Atzo hil zen, 74 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren.
Bere emaztea: Marije Lazkano; seme-alabak: Mertxe eta Manu, Luis eta Sara, Josune eta Jon; bilobak: Aimar, Manex, Unax, Maddi, Aner eta Aiur; gurasoak: Martin (†) eta Mertxe (†); ezkon gurasoak: Martxelo (†) eta Kontxa; anai-arrebak, ezkon anai-arrebak, ilobak eta gainerako ahaideak.
Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta, arren, etor zaiteztela BIHAR, OSTIRALA, arratsaldeko ZAZPIETAN, Azkoitiko ANDRE MARIAREN JASOKUNDEKO parroki elizan, gorpua bertan dela egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.
Azkoitian, 2024ko abenduaren 5ean
OHARRAK: Hilbeila, GAUR, OSTEGUNA, 16:00etatik 20:00etara, eta BIHAR, OSTIRALA, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era, AZKOITIKO BEILATOKIAN izango da. Errosario Santua arratsaldeko 18:45ean elizan bertan errezatuko da.