Mutil kozkor bihurri bat
batelean arraunean
baloiari ostikoka
Itzurungo hondar gainean
kontzientzia hartuta
gaztarora iristean
iraultzara batu zinan
ihesi ezinbestean
begirada sarkor hori
Topasko kristal atzean
duintasunez ta zutik
irten zinen azkenean
atzetik gatozenontzat
izan argi iluntzean
askatasuna lortzeko
begi urdin hoien pean
Agur eta ohore!
ZUMAIAKO EZKER ABERTZALEA
Zumaian, 2022ko apirilaren 9an