Eskela
Mirari Amenabar Zabaleta
Txikitatik elkarrekin
ekin genionan bideari
eta bizi-bide hortan
oroitzapenak ugari
sokan, goman, sabel dantzan
ikusten haugu dantzari
edo txabolan, sutondoan,
eraginez kitarrari
irriparrez, lasai-lasai,
eraginez mingainari
doinu berezia eman
dion gure bizitzari
loretxo bat erne zaion
orain gure zuhaitzari
patxo potol-potolo bat
bihotz-bihotzez Mirari
(Doinua: Habanera)
Azpeitian, 2017ko maiatzaren 30ean
Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela IGANDEAN, 12:30ean, Azpeitiko Soreasu Sebastian Deunaren parrokian egingo den urtebetetze mezara. Aldez aurretik, mila esker.