Gaur hil da, 65 urte zituela.
Bizitzaren korapiloa askatu da,
baina soka ez da eten;
maite zaitugu,
atzo, gaur eta beti.
Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete, eta arren etor zaiteztela BIHAR, OSTEGUNA, arratsaldeko ZAZPIETAN, Azkoitiko ANDREMARIAREN JASOKUNDEKO parroki elizan gorpua bertan dela egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.
Anai-arrebak, ilobak, gainerako ahaideak eta zaintzailea.
Azkoitian, 2026ko uztailaren 22an
OHARRA: Hilbeila BIHAR, OSTEGUNA, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era AZKOITIKO BEILATOKIAN izango da.