Gizon jatorra, gizon zintzoa,
inon gizon onik bada.
Mila hitz baino beteagoa
degu zure begirada;
babes gozoa eman diguzu
besarkadaz besarkada...
Eman diguzun guztiagatik,
eskerrik asko, osaba;
gure eredu eta zutabe
zara ta izango zara.
Zure ilobak: Aitzpea eta Albixu, Maialen eta Iker, Izaskun eta Sergio, Alazne eta Aitor, Itziar eta Harriet, Ruth eta Iosu, Ander eta Eli, Junkal, Juan eta Silvia; eta iloba txikiak: Markel, Elur, Kaia, Unai, Julen, Ander, Maule, Aiur, Garoa, Sare, Ane, Lea, Oihan.
Zarautzen, 2025eko urtarrilaren 7an