Atzo hil zen, 85 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren.
Munatxon jaio eta hazia
biziari ekina harrezkero
Pablorekin Villabonan irriz zuri
ez besterik espero
izan zarena gugan ondare
lehen, orain eta gero.
Bere senideak: Juan (†) eta Isabel, Joakina (†) eta Antonio (†), Josefa (†) eta Mikel (†), Floren (†) eta Luis (†), Inaxio (†) eta Rosario (†), Martin (†), Donato eta Axun, Jexux eta Marisol (†), Lurdes eta Antonio, Patxi eta Mila, Arantxa eta Joxe (†), ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak.
Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHAR, ASTELEHENA, arratsaldeko ZAZPIETAN, Azpeitiko SOREASUKO SEBASTIAN DEUNAREN parroki elizan gorpua bertan dela, egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.
Zestoa-Azpeitian, 2024ko abuztuaren 18an
OHARRA: Hilbeila 11:00etatik 13:00tara eta 17:00etatik 18:30era Azpeitiko Carmona beilatokian egongo da.
Gure eskerrik beroenak Zestoako San Juan egoitzako lantalde guztiari eman dioten maitasun eta goxotasunagatik.