1 2 »

Eskela

Maria Luisa Unanue Aizpuru

Azpeitia zuk utzi zenuen,
hogeitalau urterekin;
Gasteiztik zehar Venezuelara,
bizi poz ederrarekin;
Hamalau urtez irakaskuntzan,
hango behartsuenekin;
Amaren zaintzak elkartu zintun,
atzera etxekoekin;
Elkarbizitza hari eskerrak
jantziak gara zurekin.

Ama joatean hartu zenuen,
Zumaiarako bidea;
Hainbat urtean zabal zainduaz,
ikastetxeko atea;
Azpiazu tar Iñakin berri,
emaile fiñ izan zera;
Azken arnasa orain Gasteizen,
zorioneko bakea;
Irakatsia eskertu nahirik
nire izeba maitea.

Zumaian, 2023ko irailaren 22an

Eskelak

Eskela jarri nahi izanez gero, Azkoitia Gukaren 943-85 36 17 telefonora deitu, azkoitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi edo bulegora joan daiteke. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela: 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta edo bertara joanda.