Atzera begiratzean
bizi-bidea sakona,
ia ehun urte dira
jaio zinanetik hona.
Familiaren ardatza
ama, amon, birramona,
beti eskeini diguzu
familian gure zona.
Zuregandik jaso degu
kemena ta kasta ona,
zuk irakatsia degu
zaindu ondoan dagona.
Zurekin bizitakoa
guretzako zoriona,
orain gure bihotzean
biziko zara "amona".
Bihotz-bihotzez, habanera hau zuretzat, Isabel;
Maria Luisa, Zigor eta Miriam
Azpeitian, 2024ko urriaren 29an