Gaur hil da, 85 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren.
Senideak: Joxemai eta Petra Ariztimuño, Pakita (lekaimea), Jose Inazio (†) eta Arantxa Landa, Mariano (†) eta Luisa Labaka; ilobak eta iloben seme-alabak.
Irrifarra ezpainetan,
otoitza bihotzean,
apaltasuna ekintzetan,
esker ona hitzetan.
Eskerrik asko, izeba.
Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHAR, IGANDEA, arratsaldeko BOSTETAN, Azpeitiko FRANTZISKANETAKO elizan gorpua bertan dela egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.
Azpeitian, 2024ko abenduaren 14an
OHARRA: Hilbeila, gaur 17:00etatik 19:00etara eta bihar 10:30etik 12:00etara, Frantziskanetako komentuan egingo da.