Zugandik ikasi degu
maite duguna, maitatzen
mina ta ezinari berriz
irri txikiz aurre egiten
artixta ederra izan zera
nekerik ez hitz egiten
elizan ta antzerkian
zurekin zenbat gozamen
orain agurtu beharrak
malko lodiak labaintzen
Olazko Amaren kantua
abestuaz zu omentzen
eman diguzunak guri
lagunduko gaitu osatzen
ama, aitari muxu bat
segi biok elkar zaintzen.
ESKERRIK ASKO, AMA ETA AMAMA
Azpeitian, 2026ko martxoaren 4an