Guretzat ama natura zara
Eguzki itsaso Ibai
Dena eskeintzeko dena emateko
Ze jarrera ta ze dohai
Sendiarentzat ispilu zara
Eredu eta ikasgai
Zugandik jaso duguna ez dugu
Alferrik galtzen utzi nahi
Izan behar dugu ondorengoei
Altxor hau eskeintzeko gai
Zure bilobak eta birbilobak
Azkoitian, 2026ko ekainaren 3an