Atzo hil zen, 94 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren.
Bere seme-alabak: Anton eta Carmen, Miel, Roke eta Marta, Juan Luis eta Mailu, Miryam eta Iosu; bilobak: Gari, Iker, Ander, Jakes, Ane, Jon, Aimar, Jokin eta Ainhoa; anai-arrebak, ezkon anai-arrebak, ilobak eta gainerako ahaideak.
Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete, eta arren etor zaiteztela BIHAR, LARUNBATA, arratsaldeko ZAZPIETAN, Azkoitiko ANDRE MARIAREN JASOKUNDEKO parroki elizan, gorpua bertan dela egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.
Azkoitian, 2025eko otsailaren 14an
OHARRAK: Hilbeila BIHAR, LARUNBATA, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era, AZKOITIKO BEILATOKIAN izango da. Gure eskerrik beroenak Sonia, bere medikuari, eta Arantxa, bere erizainari, bere arretagatik eta maitasunagatik.