Zergatik orain ta zergatik ni
barruan zenbat galdera
eta ondorio onargarririk
ezin dinagu atera
gaixoaldiak eramana hau
trantze malkartsu batera
eta parean ezarria din
gaindi ezin dan barrera
eredugarri izan den Karmen
hala ere hire jarrera
Arrutitar lehengusuak
Errezilen, 2025eko irailaren 26an