Zenbat kontu ta umore ekarri
ohi zenuen mahai erdira
Begiratuta ikus ziteken
zure irriaren dirdira
Joan orduko zure hutsunea
sentitzen da, nabari da
Trukuman eta Orandakoa
bi familiak bat dira
Guk adi-adi segiko degu
Trukumango alderdira
Zuri eskerrak sortuko diren
lore berriei begira.
Orandako sendia
Azpeitian, 2024ko irailaren 1ean