Eskela
Juan Jose Arakistain Lazkano
'Pino'
Inork entzun nahi ez zuen hori
nola diguten esana
oroitzapenen kutxa ireki da
arakatuz iragana.
Zure irribarre ta poztasunak
argitu ohi zuen dana
hain berezia izan zen beti
zurekiko harremana
beti hitz gozoz eta umorez
zuzendu zinen gugana
plazer handi bat izan da Pino
zu ezagutu izana.
XABIERREN KUADRILLA
Azpeitian, 2020ko ekainaren 4an
Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela IGANDEAN, 12:30ean, Azpeitiko Soreasu Sebastian Deunaren parrokian egingo den urtebetetze mezara. Aldez aurretik, mila esker.