Hutsune txar hau nola sendatu
etxeko bakardadean...
Zer gehiago esango degu
malko mingotsen artean?
Ametsak amets ditugu, baina
ametsik ez gau beltzean.
Gure txikiak zutaz galdezka
hasiko diren unean
nola erantzun aitona dela
gaueko izar artean,
hortxe zaudela irrifarretsu
betiko zorionean.
Mª Lurdes, Kontxi, Garikoitz, Nagore, Jaione, Jon, Iker, Mark, Inge eta Natale
Azpeitian, 2021eko apirilaren 20an