1 2 3 »

Eskela

Jose Ignacio Aizpitarte Odriozola

'Naparra'

Zabalera etorri da
gaur notizia gogorra,
sinistu ezinagatik
joan zaigu gizon jatorra.
Egunero hutsik gabe
kalera jaitsi beharra,
eguraldi eguzkitsu,
nahiz goitik-behera zaparra.
Beti eskuzabal, hiztun
ta irribarre bizkorra,
umeek oso gustuko
nahiz zirudien zakarra.
Etxe hortan entzutean
"Attitte-papa, Zaharra",
gu guztion bihotzean
biziko haiz hi Naparra.
 
 

Aizpuru-Zendoia sendia: Maria Luisa, Joxemai, Pili, Miriam, Iñigo, Aratz, Anne, Aner, Jare eta Mikel.

Azpeitian, 2021eko azaroaren 29an

Eskelak

Eskela jarri nahi izanez gero, Azkoitia Gukaren 943-85 36 17 telefonora deitu, azkoitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi edo bulegora joan daiteke. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela: 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta edo bertara joanda.