Gabon giroa etxean
degu oso berezia,
amarengandik jasota
giro horretan hezia.
Joxanton hire kantua
diagu ondo ikasia,
eleizan 'Haurtxo txikia'
familia kantuz josia.
Gaurkoan jaso diagu
hi joanan notizia,
Guraso ta Justomaikin
bide berri bat hasia.
Antza gurutzatu zaiguk
heriotzaren gezia,
orain gure bihotzean
hartuko duk hik bizia.
Anai-arrebak: Inazio, Joxe eta Amaia Egaña, Arantxa eta Manolo Aramendi, Inmaculada eta Jabier Aizbitarte, Maria Luisa, Elena eta Jesus Arenas.
Azpeitian, 2023ko urtarrilaren 1ean
Eskela jarri nahi izanez gero, Azkoitia Gukaren 943-85 36 17 telefonora deitu, azkoitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi edo bulegora joan daiteke. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela: 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta edo bertara joanda.
Azpeitia
2022ko abenduaren 31n hil zen, Azpeitian, 79 urte zituela.
Azpeitia
2022ko abenduaren 31n hil zen, Azpeitian, 79 urte zituela.
Azpeitia
2022ko abenduaren 31n hil zen, Azpeitian, 79 urte zituela.