Jaiotzetik, amamaren etxean,
elkarrekin eraikitako oroitzapenen melodia izan dira:
Frank Zappa, AC/DC edota Neil Young-en kantak.
Soinu horien artean hazi eta hezi gara,
Realaren golak elkarrekin ospatuz.
Zurekin bidea egiteak
bizitza begiratzeko eta izateko modu bat
markatu du gugan.
Gogortasunean eredu.
Eta orain, Neil Young-en kantak entzutean,
bihotza txikituko bazaigu ere,
zure iloba izateak eman digun irakaspenari helduta,
jarraituko dugu aurrera.
Harrotasun eta maitasun osoz,
Zure ilobak
Azpeitian, 2026ko urtarrilaren 6an