Nuarbeko gure neska ederra
aio esateko garaia iritsi zaigun
bizitzak aurrez aurre jarri dinan
oztopo zail hau gainditzeko
erakutsi dunan indar eta bizitzeko gogoa
eredugarri izan ditun guretzat
izar berri bat piztuko dun
Nuarbeko zeru gainean
hari begira entzungo dinagu
hire irrintzia
gure bihotzeko txokorik goxoenean
geldituko haiz betiko
Hire kuadrilla
Azpeitian, 2020ko urriaren 1ean