« 1 2

1. Urteurrena

Iñaki Korta Bastida

2022ko uztailaren 13an hil zen, 58 urte zituela.

Iaz itzali ziren betiko
Zure bihotza ta begiak
Bukaerarte gogoan beti
Zure bi seme gazteak
Maitasunez oroitzen dituzte
Batera emandako uneak
Ilusioa egiten zizun
Laster lanera itzultzeak
Etxean zulo handia utzi digu
Bi senide ta aitaren faltak
Aurrera egiten laguntzen digu
Zuekiko maitasunak.

Maitasunez, etxekoak.

Bere semeak: Kaiet eta Ruben; gurasoak: Bixente Korta (†) eta Bittori Bastida; anai-arrebak: Xanti, Juan Luis, Ruben (†) eta Maribel; ilobak: Jagoba, Jokin, Jon eta Iñigo.

Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela, DATORREN IGANDEAN, HILAK 22, eguerdiko HAMABIETAN, Urrestillako JAUNAREN GIZAKUNDEAREN parroki-elizan egingo den urteurreneko mezara. Aldez aurretik, mila esker.

Zestoa-Urrestillan, 2023ko urriaren 19an

Eskelak

Eskela jarri nahi izanez gero, Azkoitia Gukaren 943-85 36 17 telefonora deitu, azkoitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi edo bulegora joan daiteke. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela: 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta edo bertara joanda.