1 2 »

Eskela

Ignacia Ibarguren Aldalur

-Goian bego-

Gaur hil da, 92 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren.

Izeko joan zera
bizien artetik
orain begira zaude
zeru ederretik.
Alaitasuna zendun
guztiaren gainetik.
Egun haundirarte
iloba guztien partetik.

Zure ilobak eta iloba txikiak..

Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHAR, ASTEAZKENA, arratsaldeko ZAZPIETAN, Azpeitiko SOREASUKO SEBASTIAN DONEAREN parroki-elizan gorpua bertan dela egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.

Azpeitian, 2023ko apirilaren 25ean

OHARRAK: Hilbeila BIHAR, ASTEAZKENA, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era, Azpeitiko CARMONA EHORZKETA TANATORIOAN egongo da.

Gure eskerrik beroenak San Juan egoitzako lantalde osoari, bere arreta eta maitasunagatik.

Eskelak

Eskela jarri nahi izanez gero, Azkoitia Gukaren 943-85 36 17 telefonora deitu, azkoitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi edo bulegora joan daiteke. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela: 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta edo bertara joanda.