Eskela
Bixi Urkizu Astiazaran
(Antzelus baserrikoa / Jesus Mariako lekaimea)
-Goian bego-
Atzo hil zen, Bartzelonan, 86 urte zituela.
Neska gazte zinen orduan,
bizitzaren ameslari;
Errezildikan Afrikaraino
beldur gabe bidelari.
Behartsuekin urteak egin,
izan haien zerbitzari.
Jainko onaren besoetan
uzten zaitugu, Bixi, opari.
Senide, ezkon-senide eta ilobak.
Errezilen-Bartzelonan, 2020ko martxoaren 31n
Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela IGANDEAN, 12:30ean, Azpeitiko Soreasu Sebastian Deunaren parrokian egingo den urtebetetze mezara. Aldez aurretik, mila esker.