Behar genuen garaian eman
zenigun argitasuna
hainbat otordu goxo prestatzen
mimoz guretzat jarduna
zutabe handi bat bihurtu zinen
emanez lasaitasuna
lagun artean alaitzen zenun
triste zegoen eguna
sekula ere ez du ahaztuko
gugatik egin zenuna
Imanol, Beatriz eta Pili
Azkoitian, 2023ko abuztuaren 29an