« 1 2

Eskela

Antton Orbegozo Alberdi

-Goian bego-

Atzo hil zen, 66 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren.

Bere emaztea: Ana Alberdi; seme-alabak: Iñaki (†), Miren eta Arkaitz, Joseba eta Naira; bilobak: Laia, Haizea eta Irati; anai-arrebak: Begoña eta Jexux Mari, Jabier, Maialen eta Marino; ezkon anai-arrebak: Fernando (†) eta Arantxa (†), Loli (†) eta Fernando; ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak.

Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela GAUR, ASTEARTEA, arratsaldeko ZAZPIETAN, Azpeitiko SOREASUKO SEBASTIAN DEUNAREN parroki elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik mila esker.

Azpeitian, 2021eko abuztuaren 24an

Oharrak: Hilbeila GAUR, ASTEARTEA, 10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 18:15era Azpeitiko CARMONA EHORZKETA TANATORIOAN egongo da.

Eskelak

Eskela jarri nahi izanez gero, Azkoitia Gukaren 943-85 36 17 telefonora deitu, azkoitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi edo bulegora joan daiteke. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela: 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta edo bertara joanda.