Atzo hil zen, Donostian, 66 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren.
Bere gurasoak: Joxe Mari (†) eta Frantziska (†); anaia-arrebak: Inaxio eta Blanca,
Lurdes eta Agustin, Patxi eta Itziar; iloba: Lidia eta Israel; iloba-txikiak: Urko eta Adei; izeko-osabak, lehengusuak eta gainerako ahaideak.
Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela ASTELEHENEAN, HILAK 12, arratsaldeko ZAZPIETAN ZUMAIAKO SAN PEDRO APOSTOL parroki elizan, gorpua bertan dela egingo den hiletara.
Aldez aurretik, mila esker.
Zumaian, 2021eko apirilaren 12an
Oharra: Hilbeila Zumaiako beilatokian egongo da GAUR, ASTELEHENA, 16:00etatik hiletara. Gorpua senitartean izango da.