Etxeberritxon jaio ta
jarri zendun lehen harria,
txikitatik odolean
baratza ta baserria.
Azkoitin ezkondu eta
sortu famili berria,
Mila, Mirari ta Maider
famili maitagarria.
Noiznahi Aragoi aldean
zen euskaldun ehiztaria,
Euskal Herriko mendiei
abesteko eztarria.
Orain hegaka asetuz
askatasun egarria,
txorien begiradatik
gozatu Euskal Herria.
Beti egongo zara gure bihotzean tio Agustin.
Zure ilobak: Mikel, Oihan, Ainhoa, Alaitz, Jon, Aritz, Amane, Zigor, Miriam eta Aratz.
Azkoitian, 2023ko urriaren 29an.