Datorren maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan, Azkoitiko PSE-EEren alkategaia izango da Janire Igoa.
1. Zergaitik ez zara/zinen animatu aurrez aurreko alkategaien mahai ingurura?
Teo Aseginolaza
Kaixo Teo,
Alderdien arteko eztabaidak hilero izaten ditugu pleno eta batzordeetan eta aberasgarriagoa da nire ustez, gaur herritarrei erantzuteko aukera izatea edo zuzenean herritarrekin hitz egitea kezkei edo arazoei erantzuteko.
Eskerrik asko.
2. KURSALEAN MUSIKA IKUSKIZUNA BADAO, ITZULTZEKO AZKEN BUSA EZ GALTZEKO. AMAITU AURRETIK IRTEN BEARRA DAO IKUSKIZUNA NAHIZ ETA POLITTE IZAN ARREN.
2/ DONOSTIN DIRU PILLE XAUTU DA DONOSTIKO METROA LURPERATZEN, ONDOREN ZAUTZA DATOR. ETA Z-Z ZUMARRAGA-ZUMAIA BAZTERTUTE DAUKAZUE. ERRIETAN APARKATZIE ZAILA EITTEN DA, AZKOITIN ERE, EDOZEIN IKUSKIZUN DAGOENEAN. ZER ESANIK, DONOSTI, ZAUTZA TA ORIO, ZUMAIA.
ASIER
Kaixo Asier,
Autobusen gaia aldundiko Mugikortasun departamentuari dagokio, dena den gaia aztertu beharko litzateke. Aparkamenduari dagokionez herrian azterketa sakon bat egin behar dela uste dugu.
Eskerrik asko.
3. Herriko gazte asanbladie gaztetxe eske ai da. Zein izengo da zuen erantzune udal gobernuen sartze bazeate?
Jokin
Kaixo Jokin,
Badakit taldea udaleko arduradun batekin bildu zela, uste dugu herrian horretarako eraikin bat badagoela (Matadeixe), eta bertakoekin desadostasunak izan badituzte lehenik eta behin arazo horiek konpontzen saiatu beharko ginateke, gu laguntzeko prest.
Eskerrik asko.
4. Emaitzak zein izango diren jakin aurretik, egungo udal gobernua errepikatuko al zenuke? Beste biderik urratzea aurreikusten al duzue, esaterako, ezkerreko bloke bat eratzeko? Eskerrik asko!
Jose Inazio
Kaixo Jose Inazio,
Guk gure hautagaitzaren aldeko apustua egingo dugu eta horretarako gaude lanean.
Eskerrik asko.
5. Zer egingo duzu Maiatzak 29an hauteskunde emaitzak jakiterakoan eta zein da zure preokupaziorik handiena Azkoitian eta hori hobetzeko edo aldatzeko zer egingo duzu?
Txema
Kaixo Txema,
Gure helburua herritarren arazo eta beharrei erantzutea izango da. Gai asko daude hobetzeko eta lantzeko, baina gure helburu nagusiak irisgarritasuna hobetzea ( auzo, kale, hilerria...), zaintza integrala, inklusioa, zerbitzu desberdinak hobetzea dira besteak beste.
Eskerrik asko.
6. Alde Zaharra oinezkuentzat biderauko al dezute? Eta hala baldima, zein da zuen proposamena?
Ainhoa
Kaixo Ainhoa,
Gure ustez alde zaharrak ikerketa sakona behar du plaza berritik hasita eta lehenbailehen irtenbide bat ematearen alde lan egingo dugu.
Eskerrik asko.
7. Herri onegatik asko egin duzu, baina zerk uste duzu failatzen duela hauteskundeen emaitzetak??
Txema
Kaixo Txema,
Gizarte Zerbitzutako buru izan naiz legealdi honetan eta eskertzen dizut egindako lana balorean jarri izana. 2019an laugarren alderdi politiko bozkatuenetik, hirugarrenera pasa ginen igoera nabarmen batekin eta gure nahia gehiago igotzea da, horretan gaude lanean.
Eskerrik asko.
8. Herrian dagoen aparkalekuen arazoari erantzuteko zer proposamen duzue?
Iraitz
Kaixo Iraitz,
Herrian aparkaleku arazoak auzo guztietan daude eta horregatik azterketa sakon bat egitea proposatzen dugu.
Eskerrik asko.
9. Euskara normalizazioan atzera pausoa eman da Azkotian, batez ere, haurren erabileran. Zer proposatzen duzu haurrek (eta gursasoek) euskara gehiago erabiltzeko?
Borja
Kaixo Borja,
Euskara ez galtzeko, euskararen erabilera garrantzitsua da leku guztietan, ezinbestekoa da kalean, etxean, ikastetxeetan, aisialdian... hitz egitea. Euskara balorean jarri behar da eta horretarako kanpainak egitea beharrezkoa da.
Eskerrik asko.
10. Alderdi sozialistako hainbat kide historiko ari dira eskatzen azkenaldian ezkerreko politikak gauzatzeko EH Bildura gehiago gerturatu behar zaretela. Horietako batek, esaterako, EH Bilduren aldeko botoa eskatu du hauteskunde hauetarako. Azkotian uste duzu posible dela ezkerreko gobernu bat izatea?
Mikel
Kaixo Mikel,
Guk gure hautagaitzaren aldeko apustua egingo dugu eta horretan gaude lanean lehen esan bezala, dena den gu alderi guztiekin hitz egiteko prest gaude.
Eskerrik asko.
11. Alderdi Sozialista azken urteean atzerako joera batean ikusi dugu. EAJrekin koalizioan joateak zure ustez mesede edo kalte egin dio?
Xabier
Kaixo Xabier,
2019an laugarren alderdi politiko bozkatuenetik hirugarrenera pasa ginen boto igoera nabarmen batekin eta horrela jarraitzeko lanean segitzen dugu.
Eskerrik asko.
12. Azkoitiko Udal Gobernua osatzen duten zinegotzien soldatak Gipuzkoako altuenak dira (Donostikoenak ez ezik). Azkoiti Bai plataformaren proposamen bat goi karguen soldatak %20 murriztea da. Hori egiteko prest egongo al zinake?
Javier Beristain
Kaixo Javier,
Agintaldi berrirako alderdi politiko ezberdinetako eta herritar guztien proposamen eta ekarpenak entzun, aztertu eta lantzeko prest gaude eta horregatik botoa ematera joatea garrantzitsua da.
Eskerrik asko.
13. Zenbat diru gastatu du zure alderdiak propaganda egiten hauteskunde hauetan?
Nondik etortzen da diru hori?
Zenbat eta zerren arabera berreskuratzen da?
Javier Beristain
Kaixo Javier,
Hauteskundeko kanpainako gastuak alderditik bideratuta daude eta zaila da jakitea zenbat gastatu den Azkoitian.
Eskerrik asko.
14. Gure attitte eta amaman azken urteak nola liteke enpresa pribatu baten esku lagatzea. Enpresa hauen objetivo bakarra, jakinda dirua ateratzea dela.. Zer egingo zenuke?
Zaintzaile Nekatua
Kaixo,
Egoitzako egoiliarrak ahalik eta ondoen egotea da nire nahia eta hori argi geratzea nahiko nuke. Egoitzan hobetu beharrezko gauzak daude, eskumena aldundiarena izanik, agintaldi honetan zuzeneko kontaktua izan dut bertako arduradunekin arazo eta kexei irtenbidea emateko. Era berean azpimarratu nahiko nuke aldundiarekin dugun elkarlanari esker eguneko zentroa jaisteko prozesuan dagoela, unidade psikogeriatriakoa hobetzeko lanak ere hastear daudela eta gure helburuetako bat agintaldi honetan apartamentu tutelatuak herrigunera jaistea izango dela.
Eskerrik asko.
15. Axkottin Gaztetxe berra daola ikusi da azken urtetan; herrixen espazixo huts asko daude, udalak bere jabegun dauzkenak barne... Gauzek hola, ze iritzi daukeuzte arazo honen ingurun, udalin ze hitzein da eta azkenik, ze ingouzte honen aurrin?
Mikel
Kaixo Mikel,
Badakit udaleko arduradun batekin bildu zirela. Herrian horretarako eraikin bat badagoela uste dugu ( Matadeixe) eta beraiekin arazoren bat izan badute, lehenik eta behin arazo hori konpontzen saiatu beharko ginateke, gu laguntzeko prest.
Eskerrik asko.
16. Eguerdion, Axkottiko Gazte Asanbladatik idazte deu. Azkeneko urtebetin gure jardune Gaztetxe bat eskuratzea beire biderau deu herrixen, asterokotasunin aixialdixe ta eduki politikue lantzie bermatziez gain. Oñarte udaletxin alkatetzan daon PNVkin eongea ber honi aterabide bat eman naxen, baino argi ikustea eztaola inongo zintzotasunik ta borondate politikoik honi irtenbide bat eman ahal izeteko ta Axkottiarrok ber ta nahi deun azpiegitura hau euki ahal izeteko, horreatik ganontzeko alderdixek ze postura daukeuzten nahiko genuke jakin.
Azkoitiko Gazte Asanblada
Kaixo,
Badakit udaletxeko arduradun batekin egon zinetela, uste dugu herrian horretarako eraikin bat badagoela (Matadeixe) eta bertan arazo edo desadostasunen bat izan baduzue, lehenik eta behin hori konpontzen saiatu beharko ginateke. Dena den gure taldearekin bilera egin nahi baduzue, zerbait gehiago argitu edo laguntzea behar baduzue, gu prest.
Eskerrik asko.
17. Igerileku berriaren proiektua gauzatuko duzue?
Instalakuntza Duinak Orain
Kaixo,
Gure programako ildo nagusietako bat da eta aldundiko kirol sailarekin elkarlanean igerilekuak handitzearen alde lan egingo dugu irisgarritasuna bermatuz.
Eskerrik asko.
18. Kaixo Janire, nik nahiko nuke jakin Azkoittiko PSOEtik ze pentzatzeuzten Ehbilduko kandidatuen inguruen, ze danok eta batiz bat zuek ondo dakiuzten bezela beak eta bere laguntxuk sozialiste baten kontra atentatzie intentauzeben. Eskerrik asko eta zorte on hauteskundetan.
Julen
Kaixo Julen,
EH Bilduko zerrendak ikusi eta gero argi dago koalizioak urrats gehiago eman behar dituela eragindako kaltea aitortzeko. Horrelako jarduerek min egiten die biktimei eta min hori ekidin zezaketen zerrendako zazpi pertsonek uko egin arren Gregorio Ordoñez-en ahizpak egindako adierazpenetan esan bezala. Hautagai horiek zerrendetan sartu izana gasolina ematea izan da eskuinarentzat eta eskuin muturrarentzat PSOEren kontra joateko.
Jesus Egigurenen alderdiko militantea nahiz eta berak, momentuan geneukan Gobernuko PSOEko Presidenteak eta PSE-EEko lehendakariak ekarri zuten bakea estatura.
Eskerrik asko.
19. Arratsaldeon, Janire
Elkarrizketa digitalean galderak erantzutea egokia da, baina ez zaizu iruditzen hautagaien eztabaidan zeuk ere parte hartu behar zenuenik? Izan ere, aukera paregabea iruditzen zait zeuen programa azaldu eta beste taldeekin desadostadunak parekatzeko....
Nietzsche
Kaixo Nietzsche,
Alderdien arteko eztabaidak hilero izaten ditugu pleno eta batzordeetan, aberasgarriagoa da nire ustez gaur herritarrei erantzuteko aukera izatea edo zuzenean herritarrekin hitz egitea.
Eskerrik asko.
20. Kaixo, Janire
Oletako makroproiektu eolikoaren inguruan zer iritzi duzu? Zumarraga ta Elgoibarko PSEko zinegotziek kontra egin diote proiektu antzekoei euren udalerrietan, beraz zein irizpide erabiliko dituzue baiezko ala ezezkoa emateko?
Nietzsche
Kaixo Nietzche,
Energia berriztagarrien alde apustu egingo dugu, energia berriztagarri desberdinak behar ditugu, izan eolikoak, izan komunidade energetikoak. Energia berriztagarrien alde apustua egin beharra dago, Euskal Herrian dependentzi altua dugu, energiaren %90a kanpotik dator. Buruzai parke eolikoko proiektua ez dago amaituta, hasierako fasean baizik eta ez dakigu aurrera jarraituko duen edo ez, jarraituko balu ingurumeneko bete behar guztiak bete beharko ditu eta gure helburua herriarentzat ze onura izango lukeen aztertzea izango da.
Eskerrik asko.
21. Zer egingo duzue herriko merkataritza indartzeko?
Eneko
Kaixo Eneko,
Herriko merkataritza indartu beharra dago, tokiko saltokietan erosteko kontzientziazioko eta sustapeneko kanpainak egitea beharrezkoa da negozio berrien sorreretan ere lagundu ahal izateko.
Eskerrik asko.
22. Zure ustez beharrezkoa al da Maxixatzen euskara elkartea Azkoitian? Nola interpretatzen dituzu azken euskara datuak eta zer politika abiatu daitezke udaletik datu horiek hobetzeko?
Irati
Kaixo Irati,
Euskara elkarte bat izatea oso garrantzitsua eta aberasgarria da herriarentzat. Lehen komentatu bezala garrantzitsua da euskara sutatzea eta euskaraz hitz egitea leku guztietan eta horretarako kontzientziazio kanpainak egitea garrantzitsua dela iruditzen zaigu.
Eskerrik asko.
23. Nola nahiko zenuke osatzea udala datorren agintaldian?
Jose Ramon
Kaixo Jose Ramon,
Gure hautagaitzaren aldeko apustuan gaude lanean, 2019an laugarren alderdi politiko bozkatuena izatetik hirugarrenera pasa ginen eta izan genuen gorakada nabarmena ikusita, lanean jarraitzen dugu hurrengo agintaldian ahalik errepresentazio gehien eduki ahal izateko.
Eskerrik asko
24. Hilerrirako irisgarritasuna hobetzeko konpromisoa hartu zenuten azken hauteskundeetan. Noizko aurreikusten duzue proiektu hori?
Mila
Kaixo Mila,
2019-2023 agintaldian aurreikusita geneukan bezala irisgarritasunaren azterketa egin da, hurrengo agintaldirako berriz irisgarritasunaren proiektua egitea aurreikusten dugu programan agertzen den bezala.
Mila esker.
25. Zein dira datorren agintaldirako Azkoitiko PSE-EEk dituen proiektu nagusiak?
Felix
Kaixo Felix,
Proiektu ezberdinak dira landu nahi ditugunak, Irisgarritasuna hobetu eta bermatzea, inkusioa, zaintza integrala, zerbitzu ezberdinak hobetzea, igerilekuak handitzea, asfaltatze plan bat egitea... besteak beste.
Eskerrik asko.
26. EAJ-PNV eta EH Bilduren artean berdinketa egonez gero eta Azkoitia Bai Elkarrekin taldeak abstentziora joz gero, zein alderdi aukeratuko zenuke alkatetzarako? Eskuma ala ezkerra; hau da, EAJ-PNV edo EH Bildu hurrenez hurren. Ze proiekturekin sentitzen zarete identifikatuago?
Aitor
Kaixo Aitor,
Gu alderdi guztiekin hitz egiteko prest gaude. 2019-2023 agintaldian EAJ-PNVrekin akordioan egon gara. Gizarte Zerbitzuetako arduraduna izan naiz urte hauetan eta agintaldia hasi zenetik bukatu den arte, departamentua puntu ezberdinetan dago gure gestioari esker eta kontuan hartuta pandemia, Ukrainiako gerra.... izan ditugula tartean.
Agintaldi honetan Azkoitiko PSE-EE udal taldetik gardenak izaten ahalegindu gara, agintaldian zehar aldizkari ezberdinak banatu ditugu etxeetara egindako lana eta proposatutako gaiak azaltzen
Eskerik asko.
Eskerrik asko elkarrizketarako galderak egin dituzuen guztioi, denbora arazoengatik galdera batzuk erantzun gabe gelditu dira.
Udal hurbilago eta irekiago baten alde lan egingo dugu, Etorkizuna Duen Azkoitia Baten Alde.