Jose Joakin Etxaniz izango da Azkoitia Bairen alkategaia udal hauteskundeetan

Andoni Elduaien urr 22, 10:00 Politika

Etxaniz hirugarren agintaldia betetzen ari da udaletxean Azkoitia Bai herri plataformaren zinegotzi edo bozeramaile bezala. Hauteskundeetarako hogei laguneko zerrenda osatuta dutela nabarmendu du herri plataformak, eta azaldu Azkoitia Bairen proiektuarekin "aurrera jarraitzeko gogoa" sumatzen dutela.