2022 abu 14 Azkoitia
Doinu berrien plazaKeia musika taldea da UKT-k eskualdeko musikariei ahotsa emateko sortu duen 'Doinu berrien plaza' saioko bosgarren gonbidatua. Talde berria den arren, musikaren munduan ibilbide eta esperientzia luzea duten musikariek osatzen dute Keia, eta horietako bi dira Ane Arruti (ahotsa) eta Iker Martinez de Zuazo (gitarra). Horiek biak elkartu dira Maialen Etxaniz kazetariarekin, eta taldearen nondik norakoez, musikari bakoitzak taldeari ematen dionaz, entzuten duten musikaz nahiz musikari berriei ematen zaizkien aukerez aritu dira solasean.