Espainiako Gorteetarako bozak (2026)

EH Bilduk jaso ditu boto gehien Azkoitian Espainiako Kongresurako hauteskundeetan

Ane Olaizola

Azkoitiko botoen grafikoa.

Botoen %44,87 boto jaso ditu koalizio abertzaleak Azkoitian, eta bigarren indarra EAJ izan da, botoen %24,43 eskuratuta. 2023ko hauteskundeetatik ia 13 puntu igo da parte hartzea, %21,22ko abstentzioarekin.

Espainiako Kongresurako eta Senaturako bozen eguna izan da gaur, eta Azkoitian  8.702 herritar herritar zeuden botoa ematera deituta. Espainiako Kongresurako hauteskundeetan EH Bildu izan da nagusi gaur Azkoitian, 3.063 boto eskuratuta (%44,87). Bigarren alderdi bozkatuena EAJ izan da, 1.668 boto jasota (%24,43). Hirugarren indarra, berriz, PSE-EE (PSOE) izan da 1.396 botorekin (%20,45). PPk 345 boto lortu ditu, botoen %5,05. Voxek, berriz, 148 boto lortu ditu eta Fronte Zabalak 97 boto.

Azkoitian botoak lortu dituzten gainontzeko alderdiak honakoak izan dira: Fronte Obrerok 19, Podemos 18, Pacma 15, Aulki Zuriak 14 eta ELAK/PCTE 2. 

2023ko Espainiako Kongresurako hauteskundeetan baino parte hartze handiagoa izan da gaur Azkoitian; 12,92 puntu igo da. Gaurko bozetan %21,22ko abstentzioa izan da.

2023ko uztaileko Espainiako Kongresurako hauteskundeetan ere EH Bildu izan zen nagusi Azkoitian 2.048 botorekin (%36,82), eta bigarren alderdi bozkatuena EAJ izan zen, 1.838 boto jasota (%33,05). Hirugarren indarra, berriz, PSE-EE (PSOE) izan zen 944 botorekin (%16,97). 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide