Bi autoren arteko istripua izan da Azkaraten

Andoni Elduaien

Bi autok elkarren aurka jo dute 07:15 zirenean, eta une honetan errepidea guztiz itxita dago. Larrialdi zerbitzuak bi autoetako gidariak artatzen ari dira une honetan, eta errepidea itxita dago erabat.

Bi autoren arteko istripua izan da gaur, ostirala, Azkarate mendatean, GI-2634 errepidean. Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, ezbeharra izan duten bi autoek elkarren aurka jo dute 07:15 inguruan, eta autoetako gidariak zauritu dira; larrialdi zerbitzuak gunean bertan ari dira bi pertsona horiek artatzen. 

Une honetan, errepidea erabat itxita dago bai Elgoibarrerako, bai Azkoitirako noranzkoan, eta auto ilara luzeak ari dira sortzen. Ertzaintzaren arabera, beharginak errepidea leheneratzeko lanean ari dira une honetan, eta posible da zauritutako bi lagunak ospitalera eramatea.

Errepidea itxita zegoela jakinda, erabiltzaile askok jo dute GI-3210 errepidera, baina han ere auto ilara luzeak sortu dira, autobus bat bihurgune estu batean ez aurrera, ez atzera gelditu delako. Une honetan, bi errepideak daude guztiz blokeatuta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide