Azkoitiko Gazteria Zerbitzuak aisialdiko zuzendari titulua ateratzeko ikastarorako izen ematea zabaldu du. Abenduaren 4ra bitartean eman ahal izango dute izena interesa duten herritarrek Azkoitiko Gazteria Zerbitzuan edota 630 289 650 zein 943-08 38 00 telefonoetara deituta.
Eusko Jaurlaritzak homologatutako titulua lortzeko ikastaroa abenduaren 19tik otsailaren 27ra bitartean eskainiko dute. Gazteria Zerbitzuak jakinarazi duenez, larunbatetan emango dituzte eskolak, jardunaldi intentsiboan. Ikastaroan izena emateko, 450 euro oraindu beharko dira, baina Azkoitian bizi direnek Azkoitiko Udalaren dirulaguntza jasoko dute. Hain justu, erakundeak ikastaroan izena emandako herritarren %50a ordainduko du.