Gipuzkoako Txapelketaren finala jokatuko dute zapatuan Jokin Azpuru eta Iker Epelde palistek

Andoni Elduaien

Epelde eta Aizpuru, iaz txapela irabazi zutenean. (Oteiza)

Arregi eta Laamirni izango dituzte aurkari Aizpuruk eta Epeldek. Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatuko dute finala. Iaz bezala, aurten ere txapelketa irabaztea dute helburu Oteizako palistek. 

Oteiza pilota elkarteko Jokin Aizpuru eta Iker Epelde gomazko palistek kluben arteko Gipuzkoako Txapelketaren finala jokatuko dute etzi, zapatua. Tolosako Beotibar elkartekoen aurka, Donostiako Atano III.a pilotalekuan (11:00).

Bigarren urtez jarraian nagusien lehen mailako txapela eskuratzea izango dute xede Oteizako ordezkariek. Aurrean, baina, Beotibar elkarteko Arregi eta Laamirni izango dituzte Aizpuruk eta Epeldek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide