Udaleko Gizarte Zerbitzuen egitekoei buruz aritu da Iñaki Lasa Elkargunean

Andoni Elduaien

Lasa, atzo, jendaurrean azalpenak ematen. (Argazkiak: Udala)

Intsausti aretoa bete egin da udaleko Gizarte Zerbitzuen alorreko teknikarien buruak emandako hitzaldia entzuteko. Udalaren sail horren egitekoa zein den azaldu du Lasak, batetik, eta bestetik, gizarteari zuzendutako programen eta baliabideen berri eman du.

Iñaki Lasa Azkoitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako teknikarien buruak hitzaldia eskaini zuen atzo, asteazkena, Elkarguneko Intsausti aretoan. Azkoitiko Udalak eta Azkoitiko Lagunkoiak sustatuta aritu zen Lasa jendaurrean, Gizarte Zerbitzuak gertutik izenburupean. Jende ugari elkartu zen Elkargunean haren azalpenak entzuteko. 

Herritarrek beren ongizatea bermatzeko, herritarrek eskura dituzten prestazioak eta zerbitzuak zein diren azaldu zituen udaleko teknikariak. Gizarte Zerbitzuek, laguntza ekonomikoez gain, programa eta baliabide ugari kudeatzen dituzte adin nagusiko pertsonentzat, gizarte bazterkeria arrisku egoeran daudenentzat, adingabeentzat eta familientzat, baita genero indarkeriaren biktimentzat ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide