Presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute bihar, plazan

Andoni Elduaien

Sare Herritarrak urrian egin zuen azken elkarretaratzea, plazan. (Sare)

Azaroko azken ostirala izanda, euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo du Sare Herritarrak, plazan.

Bihar azaroko azken ostirala izango da, eta beste behin euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko elkartuko dira plazan, Azkoitiko Sare Herritarraren eskutik. 19:30ean izango da elkarretaratzea, eta antolatzaileek mobilizaziora gonbidatu dituzte herritarrak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide