Azaroaren 25a

Indarkeria matxistaren kontra egin dute ikastetxeetan ere

Andoni Elduaien

Hainbat lagun, bilduta, Xabier Munibe ikastolaren atarian. (Xabier Munibe)

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna ikastetxeetan ere landu dute azken asteetan, eta atzo, egun horri lotutako hainbat ekintza egin zituzten Floreaga ikastetxean eta Xabier Munibe ikastolan.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin bat egin zuten atzo, asteazkena, herriko ikastetxeetan. Floreaga ikastetxean eta Xabier Munibe ikastolan askotariko ekintzak egin zituzten, hala nola horma irudiak eta marrazkiak margotu, dantzatu, kantatu, hitz egin eta hausnartu. Tratu onen zuhaitzean hostoak itsatsi zituzten bi ikastetxeetan; hausnarketak eta konpromisoak jaso zituen ikasleek beren hostoetan. Ekintza horiek guztiek helburu bat eta bakarra izan zuten: indarkeria matxistaren aurkako leloak zabaltzea.

Floreaga ikastetxekoak 'Tratu Onak' egitasmorako ondutako zuhaitzaren bueltan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide