Azaroaren 25a

Zugarramurdiko sorginen istorioa taularatuko dute Azkoitia BHIkoek bihar, Baztartxon

Andoni Elduaien

Azkoitia BHIko ikasleak, Baztartxon eskainitako antzezlan batean. (Andoni Elduaien)

10:30ean eskainiko dute Azkoitia BHIko DBHko ikasleek antzezlana goizean, eta 15:00etan, arratsaldean. Bi saioetarako sarrera irekia eta doakoa da. Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren bueltan antolatu dituzte biharko emanaldiak. 

Azkoitia BHI ikastetxeko DBHko ikasleek Zugarramurdiko sorginak? antzezlana taularatuko dute bihar, osteguna, Baztartxo antzokian. Birritan eskainiko dute antzezlana: 10:30ean arituko dira goizez, eta arratsaldez, 15:00etan. Bi emanaldiak herritarrentzat irekiak izango dira.

"Emakumeenganako indarkeriaren kontrako borrokan guk ere gure ekarpena egin nahi dugu, eta Zugarramurdiko emakumeek XVII. mende hasieran jasandako jazarpena eta 'sorgin-ehiza' sakontasunez landu eta han pasatutakoaren kausak eta ondorioak ezagutu eta ulertu ditugunez, orain herriari erakutsi nahi izan diogu", azaldu du ikastetxeak.

Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta Azkoitia BHIkoek aldarrikapen horrekin bat egiteko baliatuko dute biharko eguna, eta horretarako, ikastetxean nahiz herrian "hausnarketarako bidea" ematen duen antzezlana plazaratuko dute Baztartxon.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide