Azaroaren 25a

Indarkeria matxistaren kontra mobilizatzera deitu dute biharko

Ihintza Elustondo

Eliz atarian egin zuten iaz Urola Erdiko Itaiak deitutako protesta. (Andoni Elduaien)

Azaroaren 25a izango da bihar, eta indarkeria matxista salatzeko, mobilizazioak eta bestelako ekintzak antolatu dituzte Azkoitian. Hemen kontsulta daitezke Azkoitiko egitarauak. 

Azaroaren 25a izango da bihar, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Horren harira, mobilizazioak eta bestelako ekintzak antolatu dituzte Azkoitian. Eguerdian, herriko plazan, udalak deitutako elkarretaratze isila egingo dute; Indarkeria matxistaren aurrean, zure lekuak axola du lelopean egingo dute elkarretaratzea. 

Arratsaldean, berriz, mobilizazioa egingo dute herrian zehar Urola Erdiko Itaiak eta Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) deituta. Indarkeria matxistaren aurka borrokatu lelopean egingo dute protesta, 19:00etan hasita. Horrez gain, ikastetxeen atarietan ere egingo dituzte elkarretaratzeak biharko egunean. 

Hona hemen Azkoitiko egitaraua:

Bihar, asteazkena:

  • 12:00. Azkoitiko Udalak deituta, elkarretaratzea, udaletxearen aurrean.
  • 19:00. Herriko plazatik abiatuta, Indarkeria matxistaren aurka borrokatu lelopean egingo dute protesta, Urola Erdiko Itaiak eta AGAk deituta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide