Azaroaren 25a

Indarkeria matxistaren kontra mobilizatzera deitu dute

Ihintza Elustondo

Eliz atarian egin zuten iaz Urola Erdiko Itaiak deitutako protesta. (Andoni Elduaien)

Azaroaren 25a da gaur, eta indarkeria matxista salatzeko, mobilizazioak eta bestelako ekintzak antolatu dituzte Azkoitian. Kontzejupean egin dute udal ordezkariek eta herritar hainbatek ekitalditxoa eguerdian; arratsaldean, berriz, Itaiaren protesta izango da.

Azaroaren 25a da gaur, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Horren harira, mobilizazioak eta bestelako ekintzak antolatu dituzte Azkoitian. Eguerdian, Kontzejupean, udalak deitutako ekitaldi instituzionala egin dute, eta hainbat herritar joan dira hara.

Arratsaldean, berriz, mobilizazioa egingo dute herrian barrena Urola Erdiko Itaiak eta Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) deituta. Indarkeria matxistaren aurka borrokatu lelopean egingo dute protesta, 19:00etan hasita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide