2026/12/02 18:30

Hitzaldia

Hitzaldi zikloa: 'Euskara, zientzia eta gizarte berriak'

Hitzaldi zikloa: 'Euskara, zientzia eta gizarte berriak'
Elkarguneko Oteiza aretoa, Azkoitia

Cecilia Fernaández-Altonaga hizkuntzalariaren txanda izango da 'Euskara, zientzia eta gizarte berriak' hitzaldi zikloaren bigarren saioan. Fernandez-Altonaga EHUko eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateko (UPPA) doktoregaia da. Hitzaldian zehar hainbat ikerketa aipatuko ditu hark, euskara ikasteko hizkuntza zaila dela dioen usteak zenbaterainoko oinarria duen aztertzeko. Horrez gain, hizkuntzen ikaskuntzan eragina duten faktoreak azalduko ditu, arreta berezia jarriz testuinguru eleaniztunetan ikaskuntza prozesua erraztu dezaketen faktoreetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide