Azkoitiko Udalak azaroko ohiko udalbatzarra egingo du bihar, asteazkena, udaletxeko bilkura areto nagusian (18:00). EAJko, EH Bilduko, Azkoitia Baiko eta PSE-EEko udal ordezkariek hamalau puntuko gai zerrenda landu beharko dute; izapide kontuak izango dituzte jorratu beharko dituzte haiek, gehienbat.
Batetik, Oñartxo zabortegi zaharrean lixibatuen tratamendu zerbitzuak finantzatzeko konpromiso kreditua onetsi edo ez erabaki beharko dute udal taldeek, eta bestetik, kredituak edo diru partidak aldatzeko beste bi espediente aztertu. 2025eko udal aurrekontu superabita tarteko kontu-hartzaileak emandako txostenaren berri ere emango dute, eta horri lotuta, jarraitu beharreko pausoak zein diren argituko dituzte. Horrez gain, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunari eta Euskararen Nazioarteko Egunari lotuta adierazpen bana aurkeztuko dute jeltzaleek.
Hilero bezala, Gukak zuzenean eskainiko du udalbatzarra, Azkoitiko Udalak emandako seinaleari esker.
Hona hemen biharko udalbatzarraren gai zerrenda:
- Itsaso Mendizabal Salegi (EH Bildu) zinegotziaren kargu hartzea.
- Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.
- Oñartxo zabortegi zaharrean lixibatuen tratamendu zerbitzuak finantzatzeko 1 zenbakidun konpromiso kredituaren onespena.
- Kreditu transferentzia bidez kredituak aldatzeko 7 zenbakidun espedientearen onespena.
- Kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko 8 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
- Pauso Berriak programaren zerbitzuari dagokion kredituen judizioz kanpoko aintzatespenaren onespena.
- Udal eraikinen garbiketa zerbitzuari dagokion kredituen judizioz kanpoko aintzatespenaren onespena.
- EAJk aurkeztutako Adierazpen Instituzionala, Azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunari buruzkoa.
- EAJk aurkeztutako Adierazpen Instituzionala, Euskararen Nazioarteko Egunari buruzkoa.
- Kontu-hartzailearen txostenaren berri ematea: 2025eko sarrera handiagoak zorra murrizteko erabili behar den obligazioari buruzkoa.
- Kontu-hartzailearen txostenaren berri ematea: 2025eko aurrekontu superabitaren erabilpenari buruzkoa.
- Behin betiko onespenen berri ematea.
- Aurrekontuari buruzko informazioa.
- Galde-erreguak.