Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak gaur jarri du abian aurtengo Jubilatuen Astea. Udaltzaingoko bi ordezkariak hiri segurtasunaz eman dute hitzaldia jubilatuen tabernan, eta jende ugari elkartu da haien azalpenak entzuteko. Gaur arratsaldean, berriz, bingo saio arrunta egingo dute leku berean (16:00).
Bihar, goizean, bisita gidatua egingo dute Juan Bautista Mendizabalek gidatuta, eta arratsaldean, karta joko txapelketen kanporaketak jokatuko dituzte. Etzi, berriz, Ordiziako (Gipuzkoa) azokara joango dira goizean jubilatuak, eta arratsaldean, karta joko txapelketen finalak jokatuko dituzte.
Ostegunean, bingo berezia jokatuko dute arratsaldean, eta ostiralean, txokolatada eta dantzaldia izango dituzte jubilatuen tabernan. Igandean, eguerdian, meza egingo dute Floreagako elizan, eta gero, Joseba jatetxera joango dira bazkaltzera. Gainera, bazkalostean dantzaldia izango dute jatetxean bertan. Astelehenean, San Andres egunez, itxiko dute aurtengo Jubilatuen Astea, Plaza Ondo elkartean elkarteko kideei eskainiko dieten pintxoarekin eta tragoarekin.
Hona hemen Azkoitiko Jubilatuen Astearen egitaraua:
Gaur, astelehena:
- 16:00. Bingo arrunta, Plaza Ondo elkartean.
Bihar, asteartea:
- 10:30. Bisita gidatua udaletxe paretik abiatuta herrian zehar, Juan Bautista Mendizabalek gidatuta.
- 16:00. Erratz, tute eta seiko urrea karta joko txapelketen kanporaketak, Plaza Ondo elkartean.
Etzi, asteazkena:
- 09:30. Irteera Ordiziako azokara. Autobusa doan izango da.
- 16:00. Erratz, tute eta seiko urrea karta joko txapelketen finalak, Plaza Ondo elkartean.
Osteguna, azaroak 26:
- 16:00. Bingo berezia eta aparteko sariak, Plaza Ondo elkartean.
Ostirala, azaroak 27:
- 16:30. Txokolatada eta dantzak, Plaza Ondo elkartean.
Igandea, azaroak 29:
- 12.00. Meza, Floreagako elizan.
- 14:00. Senide arteko bazkaria eta dantza, Joseba jatetxean. 45 euro ordaindu beharko da menua.
Astelehena, azaroak 30:
- 11:30-13:30. Pintxoa eta tragoa, Plaza Ondo elkartean.