Super Astea kanpaina jarri du abian Herrixen merkatari elkarteak

Andoni Elduaien

500 euroko erosketa egin ahalko du irabazleak. (Magnific)

Gaurtik ostiralera bitartean Herrixen elkartearen barruko dendetan erosketak egiten dituztenen artean zozkatuko dute 500 euroko erosketa bonua. Larunbat goizean gastatu beharko du bonua irabazleak, gutxienez, herriko hiru saltokitan.

Herrixen merkatari elkarteak Super Astea kanpaina abiatu du gaur, astelehena. Ostiralera bitartean Herrixeneko kide diren saltokietan erosketak egiten dituzten herritarren artean 500 euroko erosketa bonua zozkatuko du Herrixenek. Erosleek paper bat bete beharko dute erosketa egitean, eta hura kutxa batean sartu.

Elkarteak ostiral iluntzean egingo du zozketa, eta irabazleari orduan deituko diote; izan ere, irabazleak larunbat goizean xahutu beharko du 500 euroko erosketa bonua. Gutxienez, elkarteko hiru saltokitan erabili beharko du irabazleak erosketa bonua, eta horretarako, 10:00etatik 13:00etara bitarteko epea izango du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide