Irakurle taldeko kideek asteartean izan zuten urteko azken hitzordua, Harkaitz Cano idazle lasartearraren (Gipuzkoa) bisita eta guzti, haren Twist eleberria izan baitzuten aztergai. Hurrengo saioa urtarrilaren 19an egingo dute, 19:00etan, Elkarguneko Oteiza aretoan, eta aurreratu dutenez, Maja Haderlap idazle austriarraren Ahanzturaren aingerua lana izango dute hizketagai. Hogei bat lagun elkartu ohi dira Iñigo Aranbarrik gidatzen dituen saioetan, eta parte hartu nahi dutenentzat zabalik dituzte ateak.