11 film eta dokumental eskainiko dituzte abenduan Baztartxo aretoan

Ane Olaizola

'Jim Queen' helduei zuzendutako animaziozko filmaren irudi bat. 

Abenduko lau asteburuetan, haurrei zein helduei zuzendutako launa film eta dokumentalek osatuko dute Baztartxoren eskaintza komertziala; era berean, Matadero Zinetogram taldearen eskutik, beste hiru zineforum saio ere izango dira. 

Baztartxo antzokiak 11 film eskainiz amaituko du urtea. Abenduko programazioaren berri eman du, eta guztira, haurrei zein helduei zuzendutako launa film eta dokumental komertzial eskainiko ditu; era berean, Matadero Zinetogram taldearen eskutik, beste hiru zineforum saio ere izango dira. 

Helduei zuzendutako honako film eta dokumental hauek eskainiko dituzte abenduan Baztartxon: Agur esan barik, Caballo salvaje nueve, Ahora los suegros son ellos, Desposados, Vivir la tierra, Jim Queen eta Fatherland; azken hirurak zineforum saioak izango dira. 

Bestalde, haurrei zuzendutako honako lau film hauek izango dira: Manual para superheroes, Willow, Hansel y Gretel: mision bella durmiente eta Hechizo. 

Hona hemen abenduko eskaintzaren egutegia: 

  • Abenduak 5, 6 eta 7: Agur esan barik.
  • Abenduak 6: Manual para superheroes. 
  • Abenduak 8: Vivir la tierra.
  • Abenduak 13 eta 14: Caballo salvaje nueve. 
  • Abenduak 13: Willow.
  • Abenduak 15: Jim Queen.
  • Abenduak 20 eta 21: Ahora los suegros son ellos.
  • Abenduak 20: Hansel y Gretel: mision bella durmiente. 
  • Abenduak 27 eta 28: Desposados.
  • Abenduak 27: Hechizo. 
  • Abenduak 29: Fatherland.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide