Jasokunde kooperatibak ez du Espainiako Gabonetako Loteriaren txartelik banatuko

Andoni Elduaien

Loteriako bonboa. (Guka)

Kooperatibaren Errektore Kontseiluak erabaki du bazkideen artean urtero banatu izan duen 10 euroko txartela ez banatzea.

Jasokunde kooperatibak ez du aurten Espainiako Gabonetako Loteriaren 10 euroko txartelik banatuko. Aurreko urtean loteria horren sari banaketak leku ezberdinetan "hamaika gatazka" sortu zituela adierazi dute kooperatibakoek.

Gainera, "beste hainbat arrazoik" eraginda, "gaia sakon aztertu" dutela adierazi dute kooperatibako ordezkariek, eta horregatik, Errektore Kontseiluak urtero bazkideen artean banatu izan duen 10 euroko txartela ez banatzeko erabakia hartu du. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide