Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartearen berreskuratutako liburu eta disko azokak Azkoitian egin du geldialdia beste behin, eta dozenaka alek osatutako postua jarri du herriko plazako arkupeetan. 13:30era artean izango da zabalik azoka, eta ohiko moduan, herritarrek diskoak zein liburuak erosteaz gain, etxean dituztenak hara eramateko aukera ere izango dutez.
Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartearen ekimen solidarioa da, eta azokan bildutako dirua zaurgarritasun egoeran daudenei laguntzeko erabiltzen du.