Hileko hirugarren ostegunarekin bilduko dira beste behin herritarrak Isilune Zirkulua egiteko. Bihar izango da azaroko hitzordua, eta oraingo honetan, Mendebaldeko Saharari elkartasuna adierazteko asmoz egingo dute elkarretaratzea, 20:00etan, plazan.
Isilune Zirkuluaren antolatzaileek gogoratu dute mende erdia baino gehiago igaro dela Espainiako Estatuak Mendebaldeko Sahararen deskolonizazioari buruko legea onartu zuenetik, eta ordutik boterean gobernu desberdinak egon badira ere, herrialdearen deskolonizazio prozesuak amaitu gabe jarraitzen du. Testuinguru horretan elkartuko dira ostegunean plazan, "iragana gogoratzeko, oraina salatzeko eta etorkizunari begira sahararren eskubideak aldarrikatzeko".