Bizkargi musika eta dantza eskolak Santa Zezilia eguna ospatuko du etzi

Ane Olaizola

Bizkargiko hainbat trikitilari, iaz, kalejiran. (Julene Frantzesena)

Musikarien zaindariaren eguna izango da igandea, eta Bizkargik etzirako prestatu ditu ospakizun ekintzak. Aurrena, kalejira egingo dute trikitilariek eta pandero jotzaileek, eta ondoren, emanaldia eskainiko dute musika eta dantza eskolako ikasle ugarik. 

Santa Zezilia musikarien zaindariaren eguna izango da igandean, eta haren atarian, hainbat ekintza prestatu ditu Bizkargi musika eta dantza eskolak. Eskolako musikariek bi emanaldi eskainiko dituzte zaindariari gorazarre egiteko asmoz, eta azken urteetan bezala, ez dute hutsik egingo trikiti doinuek edota euskal dantza saioek. 

17:30ean, Bizkargi musika eta dantza eskolako trikitilarien eta pandero jotzaileen kalejira hasiko da musika eskolaren paretik, eta inguruko kaleak girotzen aritu ostean, Elkargunera joango dira. Izan ere, emanaldia eskainiko dute eskolako ikasle ugarik 19:00etan, hango Herriko Plaza aretoan. Musika tailerreko, gazteen bandako, abesbatzako eta helduen zein gazteen dantza taldeetako kideek ez ezik, biolin jotzaileek ere parte hartuko dute saioan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide